LA CASA VACÍAk hil berri den artista baten eta haren bikotekidearen istorioa kontatzen du. Zein harreman duten artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsarekin. Kontatu, beren bizi-istorioak kontatu, sendatu eta ahaztu ahal izateko. La Casa Vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eta eszenak collage baten moduan zatitzen dira, bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage modura. Interpreteak collage horren parte dira, batzuetan aktiboki parte hartzen dute oroitzapen horien barruan, eta beste batzuetan lekuko eta ikusle dira. Pieza honetan Dantza Garaikidea eta antzerkia batera doaz, dokumental baten filmaketaren bidez. Dokumental horrek artista plastiko ezagun baten mapa eta ibilbidea markatzen du, eta interpreteak, modu desberdinean, istorio horietan murgiltzen dira.

PLATEA 2023an HAUTATUTAKO KONPAINIA
SAREAN HAUTATUTAKO KONPAINIA
PREMIOS MAX 2024 FINALISTA

Koreografia: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Begoña Martin, Ingrid Magrinyà, Maddi Ruiz de Loizaga, Ainhoa Usandizaga, Aritz Lopez
Testuak: Pedro Casas
Dramaturgia: Jordi Vilaseca eta Pedro Casas
Argiztapen diseinua: David Alcorta
Eszenografia: Enric Planas
Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
Jantziak: Xabier Mujika
Argazkiak: Asier Bastida
Koproduzitua: Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Antzokien Sarea, Dansa Metropòlitana, Larrua Proiektua eta La Faktoria.

Banaketa: dgira/Sandra Bonilla – +34679860899
sbonilla@dgira.es
http://dgira.es