HARRIA dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa da, diziplina bereko hiri-espazioetako piezentzat. Lehiaketa hau Larrua Proiektuak bultzatu du, Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, eta erakusketa-plataforma bat da azken kale-lanak ezagutzera eman nahi dituzten konpainientzat, baita beren kaleko edota espazio ez-konbentzionaletako koreografiak aurkeztu eta bultzatzeko aukerak bilatzen dituzten sortzaile gazteentzat edota konpainia emergenteentzat ere, berez maila nazionalean, baina aurten, berrikuntza gisa, baita Akitania Berrian eta Okzitanian ere. Aurkezten diren proposamenetatik lauk Kaldearte Kaleko Arteen Jaialdiaren esparruan egingo den lehiaketan parte hartu ahal izango dute, Gasteizen, 2026eko ekainaren 14eko goizean.
Koreografien gaiak libreak dira, dantza garaikidearen espezialitatean, eta aktiboki baloratuko dira hiriko espazioetarako sorkuntza espezifikoak, ez areto/antzerkirako jada estreinatu diren piezen egokitzapenak.
Hautatutako konpainiek bidaia-poltsa bat dute, konpainia bakoitzeko 250 euroko dotazio ekonomikoarekin.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

SARIAK

Koreografia onenaren saria: 1190 euro.
Interprete onena: 595 euro.
Konpainia emergentea edo Koreografiako Aipamen Berezia: 595 euro.
Publikoaren saria: 357 euro.

Sari horiei beste konpentsazio batzuk gehitu ahalko zaizkie, sormen-bekengatik, arte-egoitzengatik, emanaldiengatik edota beste koreografia-lehiaketa batzuetan parte hartzeagatik, dagozkien sari eta konpentsazioetarako hautagai izanez gero.

IZENA EMATEKO EPEA

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik martxoaren 16ra izango da, 23:00etan. Gehienez 30 eguneko epean erantzungo dizuegu.

IZENA EMATEKO ESTEKA
Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: ccoreograficoharria@gmail.com