OJO DE BUEY idi-probetan inspiratutako dantza garaikideko pieza da, eta hausnarketa dakar gizakiaren eta animaliaren arteko loturari buruz. Fikziozko paisaia poetikoz betetako landa-munduari egindako begirada onirikoa da obra. Espazio horiek soinu-espazio ezagun batekin uztartu eta elkarrekin bizi dira, idiaren begiradapean. Lanaren gogortasuna eta animaliaren fisikotasuna, biziraupenaren aldeko borroka eta askatasun desiratua, denak bat egiten du Ojo de Bueyk galdetu dezan: nor da gizakia eta nor da animalia?

PLATEA 2022n HAUTATUTAKO PIEZA,

SAREA SAREAK GOMENDATUTAKO IKUSKIZUNA

Koreografia: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca, Aritz Lopez
Argiztapen diseinua: David Alcorta
Jantziak: Larrua Proiektua
Soinu espazioa: Aritz Lopez
Jatorrizko musika: Bach
Argazkiak: Maider Jimenez, Lironda estudioa
Koprodukzioa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Gasteizko udal antzoki sarea.

Banaketa: dgira/Sandra Bonilla – +34679860899

sbonilla@dgira.es

http://dgira.es