LARRUA PROIEKTUAK ez du koreografikoki bakarrik funtzionatu nahi, formazioa bezalako alorrak jorratu nahi ditu. Horren emaitza da LarruaLab programa, Gasteizko dantza garaikideari buruzko mintegia, zeinak urtero herrialde osoko profesionalak biltzen baititu. Konpainiaren beste esparru inportantea bitartekaritzaren aldeko apustua da. Horregatik, konpainiak audientzia-programa bat dauka, Zubiak, Gasteizko antzokien udal-sarearekin eskuz esku lan egiten duena, zubiak eraikitzen eta elkarrizketa sortzen. Hiriarekiko konpromisoagatik dantzari ikusgarritasun handiagoa emateko hainbat jarduera sortu ditu, hala nola Dantza Km0 izeneko dantza gala, hiritik kanpo dantzan dabiltzan dantzarientzako plataforma, haiekin kontaktua mantentzeko modu bat.

Dantza Proiektu honek etorkizuneko lankidetzak ireki nahi ditu tokiko, nazioko eta nazioarteko artistekin, erakunde desberdinekin eta egoitza artistikoekin.

Jordi Vilaseca. 1982an, Bartzelonako Dantza Kontserbatorio Profesionalean (Institut del Teatre) hasi zituen ikasketak, eta Amsterdamgo Henny Junniens Foundationen jarraitu zuen bere heziketa artistikoa. Ondorengo konpainientzat lan egin du, besteak beste: La Metros, Lanonima Imperial, Norrdans Company, Steptex Dance Project, Centro Coreográfico Gallego, Entremans konpainia, Dance Channel Project, Plan B, Cia Antonio Ruz, Ballet Carmen Roche, Teresa Nieto en Compañía. Gaur egun, dantzari eta sortzaile alderdiak irakaskuntzarekin uztartzen ditu, hainbat zentro eta kontserbatorio nazionaletan dantza-eskolak emanez. Eszena-zuzendari gisa Cia Daniel Doña enpresarentzat lanean dihardu, eta Quique Peon Cia edo Cia del Sr Smithentzat koreografia-laguntzaile gisa. Diziplina anitzeko proiektuak zuzentzen ditu, hala nola, Circle of Trust eta Logela konpainiak. Azkenik Larrua proiektua zuzentzen du Aritz Lopezekin batera.

Aritz Lopez. Gasteiz 1988, bere dantzari ibilbidea 2003an hasi zuen Soul Flavas taldearekin, bboying eginez. Diziplina honetan, ekitaldi garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu du, hala nola, BCONE, Versus edota Battle of the year-en. 2010ean Jose Uruñuela dantza kontserbatorioan eskolak hartzen hasi zen. Han balletarekin eta dantza garaikidearekin harremanetan jarri zen. Ondoren, Anton Lachky, David Zambrano, Sita Ostheimer edo Peter Jasco bezalako konpainia eta dantzariekin bidaiatzen eta trebatzen hasi zen. 2013an Austrica Nobulus konpainiarentzat lan egin zuen dantzari gisa, eta geroztik Kukai (Euskal Herria), Round Corner (Austria), Next Zone (Danimarka), Ertza (Donostia) edo Organikentzat (Bilbo) dantzatu du. Orain Larrua proiektua zuzentzen du Jordi Vilasecarekin batera.